2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

DEUSTUKO SIFOIA


Atzo ekodelegatuek Unibertsitateko sifoia bisitatu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun....

Institutu ondoan dagoen eraikinean azaldu zizkiguten sifoiaren zehaztasunak eta  Bilbo inguruko ur zikinen garbiketa-programaren barruan dagoela ikusi genuen. 
Hemen Bilboko ezkeraldeko ur erabiliak biltzen dira (zelako usaina!) eta Nerbio ibaiaren azpian egindako tunel batetik pasatzen diren hodien bitartez eskumaldera pasatzen dira, hortik Sestaon dagoen Galindoko araztegira joateko. 







Maketa batean tunela marga izeneko harrietan eginda dagoela ikusi genuen, eta geroago bisitatuko genuena ondo ulertu genuen.








Eta Bilboko Arte Eder Museoaren ondoan atera ginen.


Irteera ezagutzen ez baduzu, ezin da imajinatu ibaiaren azpitik etorritako jendea hortik ateratzen denik!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina