2021(e)ko abenduaren 10(a), ostirala

EKODELEGATUEN 3.EKINTZA. ARTIGAS bisitatzea

 

Abenduaren 9an ikastetxeko ekodelegatuak  ARTIGAS zentrua bisitatzera joan ziren. Bizkaiko hondakinen tratamenduari buruz asko ikasi zuten. Oso interesgarria izan zen!!!









2021(e)ko azaroaren 17(a), asteazkena

COP 26.eko ONDORIOAK

 


COP 26 bukatu da, eta hementxe bere ondoriei buruzko iritzi batzuk irakur daitezke:

BERRIA

PÚBLICO



EKODELEGATUEN 2. EKINTZA (BILBOKO UDALAK HONDAKIN BEREZIAK KUDEATZEKO ESKAINTZEN DITUEN AUKERAK)

 


Pasa den astelehenean, Azaroaren 15ean, 2. Batxilergoko ekolegatu batzuek hondakin batzuk Bilboko Udalak ezarritako prozesuaren arabera kudeatu zituen. 

Hementxe prozesu hori azaltzen da:


Bilboko udalaren webgunean sartu:

www.bilbao.eus

Eta hurrengo pausuak jarraitu:



 Udalan klikatu



Udal sailetan klikatu





Zerbitzuak eta bizi kalitatean klikatu

 




Garbitzeko eta hondakinak biltzeko zerbitzuan klikatu

 


Herritarrentzako zerbitzuak


 Bilketa berezian klikatu



Etxeko produktu toxikoak

 


Bilketa maiztasuna -  ESTEKA HORRETAN SAKATU ETA PDFa DESKARGATU

 







2021(e)ko urriaren 27(a), asteazkena

EKODELAGATUEN 1.EKINTZA

Urriaren 21ean ekodelegatuek aurtengo 1.ekintza egin zuten. Avalon enpresaren (LEINN, Mondragon Unibertsitatea) laguntzarekin ikastetxeko lorategian zuhaitz batzuk landatu zituzten.

Ekintza hau AGENDA 2030 programan ezarritako helburuekin  (Garapen Iraunkorra Helburuak, GIH) lotuta dago, batez ere, 11.helburuarekin, hau da, hiri eta komunitate jasangarriak lortzea, Bilbo mailan AGENDA 2030 proiektuan parte hartzen dugun ikastetxeek helburu hau lan egitea erabaki dugulako.






2021(e)ko urriaren 13(a), asteazkena

AURTENGO EKODELEGATUAK

 Urriaren 7an Agenda 2030 programaren ekodelegatuen lehenengo bilera izan da. Kurtsoan zehar hitzaldi, irteera eta ekintza desberdinak egingo dituzte. Hementxe aurtengo ekodelegatuak dauzkagu!!

.Eskerrik asko zuen kolaborazioagatik!! 




2021(e)ko urriaren 6(a), asteazkena

ZUMAIARA ITZULI GARA!

Iazko ikasturtean, pandemia zela eta, ezin izan ginen Zumaiako Flysha bisitatzera joan. Aurten, aldiz, berriro joan gara...
Interpretazio-zentrua ikusi eta gero, ibilbideari ekin genion eta geroago itsasuntzitik flyscharen ikuspegi ederraz gozatu ahal izan genuen.











2021(e)ko maiatzaren 7(a), ostirala

KANPOKO GELA

 

COVIDaren pandemia dela eta aire librean bi gela antolatu dira institutuan, eguraldi ona dagoenean erabili ahal izateko.

Arbela daukate eta zabaltzen diren aulkiak har daitezke taldeak nahi den moduan antolatzeko.

Argazkian lorategiaren eta Gossens dorrearen ondoan dagoen "kanpoko klasea" ikus daiteke.


2021(e)ko apirilaren 29(a), osteguna

INDIARENTZAKO OXIGENOA


COVID-19ren pandemia dela eta, Indian oso egoera larrian aurkitzen dira. 

Ferrer Fundazioak "Oxigeno para la India" kanpaina jarri du martxan, bertan gaixoentzatzo oxigenorik ere ez daukatelako.

Hemengo loturan daukazue kanpaina horren berri: 

OXIGENO PARA LA INDIA


BZB-BIZKAIKO ZABOR BIRZIKLATEGIA

 


Institutuko Ekonomia Mintegiak "Ekonomia Zirkularra"-ri buruzko hitzaldia antolatu zuen liburutegian. 
Bertan bideo interesgarri hau ikusi ahal izan zen, hiritarrek ontziak bildu eta gero, haiekin zer gertatzen den azaltzen diguna.
Bideoa lau zatitan ebaki behar izan dugu eskegi ahal izateko.
Ikustea merezi du!





2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena

LORATEGIKO ESPEZIEAK-2

 


Aspaldian lorategiko zuhaitzei buruzko sarrera argitaratu genuen blogean, baina azken bi urteetan zuhaitz gehiago landatu ditugu bertan.

Hori dela eta, hemen daukazue zuhaitz horiei buruzko informazioa, lorategian duten kokapena barne.


1.- Ginkgo biloba (Ginkgoa)



2.- Albizia julibrissim (Konstantinoplako arkazia)



3.- Betula pendula (Urkia)



4 eta 9.- Quercus ilex (Artea)



5.- Quercus robur (Haritza)



6. eta 8.- Crataegus monogyna (Elorri zuria)



7.- Fagus sylvatica (Pagoa)




2021(e)ko apirilaren 22(a), osteguna

RANG-TAN ORANGUTANA


 

Hauxe da Rang-Tanen historioa, palma olioa ekoizteko bere bizilekutik kanporatutako orangutanarena, hain zuzen ere. 

Palma-olioaren erabilpenaren ondorioak ez dira bakarrik osasunari dagozkionak, ingurumenari ere eragiten baitio.

2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

RALPH UNTXIA


 "El conejo Ralph" laburmetraia

Hona hemen Ralph untxiaren historioa, komestikoen ikerkuntzan animalien erabilera salatzen duen bideoan ikus daitekeena.

Hunkigarria, benetan!

Eta hemen jatorrizko bertsioa:



2021(e)ko apirilaren 12(a), astelehena

COVID-A ETA PLASTIKOAK

 


"Recoge el guante por una naturaleza sin plásticos" (WWF)

Plastikoen erabilera gutxitzen ari ginela ematen zuen, baina pandemiaren ondoriotzat plastikoen erabilera asko handitzea daukagu, maskarilek eta eskularruek plastikoak dituztelako. Neurriak hartu beharko dira horien inpaktua gutxitzeko!


"Mascarillas en el suelo" (El Mundo)


"Mascarillas y guantes, la nueva basuraleza" (EFE)

Informazio gehiago nahi izatekotan hemen kontsulta dezakezue: 



2021(e)ko martxoaren 23(a), asteartea

ECOEMBES-3R

 


"Ecoembes. Reduce, Recicla, Reutiliza"

ECOEMBESen 3R-i buruzko bideoa duzue hemen.

PLASTIKOEN ERAKUSKETA


Lur eta Ingurune Zientzien ikasle batzuek plastikoei buruzko erakusketa antolatu dute Agenda2030eko kortxoaren ondoan.

Plastikoen zazpi taldeko adibideak ikus daitezke bertan, eta talde bakoitzak zein konposizioa eta ezaugarriak dituen azaltzen dira.

Bisita ezazue!!