2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

DEUSTUKO SIFOIA


Atzo ekodelegatuek Unibertsitateko sifoia bisitatu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun....

Institutu ondoan dagoen eraikinean azaldu zizkiguten sifoiaren zehaztasunak eta  Bilbo inguruko ur zikinen garbiketa-programaren barruan dagoela ikusi genuen. 
Hemen Bilboko ezkeraldeko ur erabiliak biltzen dira (zelako usaina!) eta Nerbio ibaiaren azpian egindako tunel batetik pasatzen diren hodien bitartez eskumaldera pasatzen dira, hortik Sestaon dagoen Galindoko araztegira joateko. 







Maketa batean tunela marga izeneko harrietan eginda dagoela ikusi genuen, eta geroago bisitatuko genuena ondo ulertu genuen.








Eta Bilboko Arte Eder Museoaren ondoan atera ginen.


Irteera ezagutzen ez baduzu, ezin da imajinatu ibaiaren azpitik etorritako jendea hortik ateratzen denik!



2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

ORAIN DELA 35 URTE

Abuztuan Euskal Herrian pairatu genituen uholde izugarrien 35. urteurrena izango da. 
1983ko abuztu hortan gertatu zena gogoratzeko hona hemen honako bideo hau:




Bilbon, Deustuko kanalaren irekierarekin, uholdeen inpaktua txikituko omen da. Egia izango al da?

Honako bideo honetan kanala ireki eta Zorrotzaurre uharte bihurtzeko prozesua ikus daiteke:


2019(e)ko otsailaren 3(a), igandea

BALEA SOPELAN


Gaur Sopelako hondartzara zauritutako balea heldu da. Bertan trabatuta gelditurik, hil egin da. 

18 metroko eta 20 tonako balea da...