2021(e)ko urriaren 27(a), asteazkena

EKODELAGATUEN 1.EKINTZA

Urriaren 21ean ekodelegatuek aurtengo 1.ekintza egin zuten. Avalon enpresaren (LEINN, Mondragon Unibertsitatea) laguntzarekin ikastetxeko lorategian zuhaitz batzuk landatu zituzten.

Ekintza hau AGENDA 2030 programan ezarritako helburuekin  (Garapen Iraunkorra Helburuak, GIH) lotuta dago, batez ere, 11.helburuarekin, hau da, hiri eta komunitate jasangarriak lortzea, Bilbo mailan AGENDA 2030 proiektuan parte hartzen dugun ikastetxeek helburu hau lan egitea erabaki dugulako.






2021(e)ko urriaren 13(a), asteazkena

AURTENGO EKODELEGATUAK

 Urriaren 7an Agenda 2030 programaren ekodelegatuen lehenengo bilera izan da. Kurtsoan zehar hitzaldi, irteera eta ekintza desberdinak egingo dituzte. Hementxe aurtengo ekodelegatuak dauzkagu!!

.Eskerrik asko zuen kolaborazioagatik!! 




2021(e)ko urriaren 6(a), asteazkena

ZUMAIARA ITZULI GARA!

Iazko ikasturtean, pandemia zela eta, ezin izan ginen Zumaiako Flysha bisitatzera joan. Aurten, aldiz, berriro joan gara...
Interpretazio-zentrua ikusi eta gero, ibilbideari ekin genion eta geroago itsasuntzitik flyscharen ikuspegi ederraz gozatu ahal izan genuen.