2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena

ZUMAIAKO FLYSCHA


Ostiralean "Lur eta ingurumenaren zientziak" irakasgaia dugunok Zumaiako flyscha ezagutzera joan ginen, Benetan interesgarria gertatu zen irteera.
Algorri interpretazio-zentruan geoparkearen historia geologikoa azaldu ziguten, horri buruzko bideoa ikusi ondoren, begiralearekin batera zentrua bisitatuz.
Ondoren, kostarekiko paraleloan, itsasuntziz txangoa egin genuen, bertatik harrien azaleramenduak ikusi ahal izateko, inguruaren 100 milioi urteko historia kontatzen dituzten harriak, hain zuzen ere.
Amaitzeko, flyscha itsaslabarretik ikusteko aukera izan genuen, dinosauruak eta ammonitak desagertarazi zuen meteoritoaren hondakinak dituen estratoa barne!



























Zumaiara joan baino lehenago bideo hau ikusi genuen. Bertan,  surfalari batek biotopo babestu hau plastikoz beteta zegoela salatu nahi zuen... 
Hau ikusita, boltsak eraman genituen  gure neurrian plastikoak jasotzeko, baina azkenean ez ginen bertara jeitsi. Hurrengoan izango da!


2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

TXIKLEAK


Zer egin txikleekin? Birziklatu daitezke? Zein ontzitara bota behar ditugu?

Nahiz eta herrialde batzuetan txikleak jaso eta birziklatu, argazkietan ikusten den bezala, gure herrian ez dira birziklatzen. Ez daukagu beste erremediorik: zakarrontzira bota!

Gai honi buruzko informazioa lotura hauetan kontsulta daiteke:





2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

EKODELEGATUAK


Atzo ekodelegatuen bilera izan genuen ikasturteari hasiera emateko asmoz.
Lan egiteko eta zuon iradokizunak kontuan hartzeko prest gaude!

Guretariko batzuk falta ziren, baina hurrengo bileran guztiok egongo garela itxaroten dugu...