2021(e)ko urtarrilaren 30(a), larunbata

LA COMUNIDAD DE LAS 3 R

 


Lur eta Ingurugiro Zientzietan hondakinen gaia lantzen ari gara. Ikasle batek bere lana "3 R"- ei buruz egiten ari da eta hemen berak aurkitutako bideoa aurkezten dugu.

Eskerrik asko, Sara!

2021(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

GINKGOA

 


Gaur ginkgo bat landatu dugu institutuko lorategian.
Ginkgo zuhaitza berezia da, Ginkgopsida klaseko bakarra da eta fosil bizien adibidea daukagu, orain dela 250 milio urte existitzen baitzen. 

Hostoerokorreko zuhaitza denez, oraindik ez dauka hostorik. Aterako zaizkionean, hosto berezi eta ederrak ikusteko aukera izango dugu.




Erreinua: Landarea
Dibisioa: Ginkgophyta
Klasea: Ginkgoopsida
Ordena: Ginkgoales
Familia: Ginkgoaceae
Generoa: Ginkgo
Espeziea: Ginkgo biloba


2021(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

TAPOIEN BILKETAREN EMAITZA

 



Dakizuenez, iazko ikasturte erdian tapoien bilketarekin hasi ginen. Jadanik sarreran dagoen kutxa bete egin dugu eta lortutako tapoiak SEUR Fundazioari eman dizkiogu. 

Programa honen bidez, SEUR Fundazioak jadanik 171 haur lagundu ditu haien tratamendu mediko edo ortopedikoetan. 
Azkenaldi honetan,Alba izeneko umeari laguntzatzeko lanean dihardute.



Bilketarekin jarraituko dugu... Badakizue non dagoen kutxa!