2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

BERRIRO ZUMAIAN


Gaur Lur eta Ingurumen Zientzien ikasleak Zumaiara joan gara bertako flyscha ikusi ahal izateko.
Beti bezala, oso irteera interesgarria izan da...
Eguraldiaren beldur ginen, baina azkenean ez du eurik egin. Hori bai, itsasoa zakar zebilen eta itsasontzian barraketan genduela ematen zuen...































2019(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

EZKURRAK


Oporretatik itzultzerakoan lorategiko haritzak ezkur pilo bota zuela ikusi genuen, dorrerako bidea ezkurrez beteta zegoen eta. 

Hori ikusita, ezkurrak erein ditugu eta klase bakoitzean ereindako ezkurdun lorontzi txiki bat jarri genuen atzo. 


2019(e)ko urriaren 7(a), astelehena

PLASTIKOAK



"Guerra al plástico. El enemigo que sobrevivirá a nuestra civilización"

Plastikoen arazo larriari buruzko bi bideo interesgarri hauek topatu ditugu. Ea zer iruditzen zaizuen...


"Guerra contra el plástico. Europa prohibirá estos 10 plásticos"




2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala

EKODELEGATU BERRIAK


Ikasturte berria hasi dugu AGENDA XXIean...

Nahiz eta batzuk argazkian agertu ez, hemen dituzue aurtengo ekodelegatuak eta laguntzaileak.

Gure lanaren berri izango duzue tutoretzetan eta blog honetan, gure berriemailea dena
.
Lan egiteko prest gaude eta zuen iradokizunak jasotzeko!!