2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

UDABERRIA LORATEGIAN


COVID-19 birusaren pandemia dela eta, ezin izan dugu institutura joan eta ezin izan ditugu landareak ureztatu. Hala ere, suertea izan dugu  noizean behin euria egin duelako.

Landatu genituen arrosadiak eta geranioak loratuta daude eta landatutako Konstantinoplako arkaziak eta pagadiak hostoekin ditugu. Hartu genituen bi haritz txikiak ere ederto daude.