2020(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea

GURE BANKUA


Egun hauetan institutuko bankuak margotuak izan dira.
Bakoitza institutuko proiektu bati dagokio, eta, nola ez, gurea berdea da. Argazkian ikusten denez, dorrearen ondoan dago, pagoa landatu nahi dugun lursailaren mugan.
Orain, bertan zerbait idatzi edo marraztu eta margotu nahi ote dugun pentsatu beharra dago. Ikusiko dugu!

2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

URTARRILEKO IRTEERA


Ostegun honetan Agenda 21eko ekodelegatuok eta laguntzaileok irteera izan dugu Busturialdeko enpresa batzuk bisitatzeko, guztiek eusko labelekin eta kalitatezko produktuekin lotura dutenak.
Egitarauan geneukan txakolindegia ezin izan genuen bisitatu eta, horren ordez , Zornotzan ENEEKek daukan egoitza ikusteko aukera izan genuen.
ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua da.
Bere egoitzan daukaten erakusketa eta proiektatu ziguten bideoa ikusi genituen. 












Handik Kortezubin dagoen baserri bat bisitatzera joan ginen, okel behiak dituen baserria, hain zuzen ere.
















Eta amaitzeko, Arratzuko kiwien landaketara joan ginen.
Azaroan jaso zituzten fruituak, baina zuhaitza nolakoa den eta fruitua nola bildu eta sailkatzen den ikusi genuen. Eta kiwiak dastatu genituen... Gozo-gozoak, benetan!







PLASTIKOEN ERAKUSKETA


Agenda 21eko kortxoaren ondoan Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasle batzuek plastikoei buruzko erakusketa txiki bat prestatu dugu.
Plastikoak birziklatzeko zailtasunaren arabera sailkatuta daude...