2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

HARITZ TXIKIAK


Ikasturte hasieran ereindako ezkurrekin zer gertatzen ari den ikusten ari gara. Hona hemen 2. pisuko leihoan dagoen haritz txikia...
Ea gehiagorik jaiotzen den!

2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

TAPOIEN BILKETA


Plastikoen erreziklapena dela eta, gabonetako oporretatik gatozenean tapoien bilketarekin hasiko gara, eta, horretarako, sarreran jarritako kutxan utziko ditugu tapoiak.

Tapoien salmentarekin osasun arazoak dituzten haurrak lagunduko ditugu, SEUR FUNDACIÓNek daukan programaren bitartez.

Jakin nahi baduzue zeintzuk diren baliogarriak hona hemen horren berri ematen duen kartel hau:





2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

GALINDOKO ARAZTEGIA


Gaur Agenda 21eko ordezkariek Galindoko Araztegia bisitatu dugu, iaz Deustuko Sifoia ezagutu ondoren, Bilbo metropolitanoaren ur zikinek egiten duten bidaiari jarraitu ahal izateko.

Lehenengoz ur horiek eramaten dituzten hondakinak zeintzuk diren ikusi ditugu...











Azalpenak eta gero, ikusitakoari buruzko jolas moduko bat egin dugu pantaila interaktiboetan...



Eta ondoren, instalazioen bisita egin du. Uste baino usain motelagoa zegoen!
















Araztegiak zer diren jakin nahi baduzu, hona hemen ETBko bideo interesgarri hau:


2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

KONSTANTINOPLAKO ARKAZIA


Pasa den ostegunean Konstantinoplako arkazia bat landatu genuen gure lorategian...



Erreinua: Landarea
Dibisioa: Magnoliophyta
Ordena: Fabalea
Familia: Fabazea
Generoa: Fabizia
Espezia: Albizia julibrissin

2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

KLIMA ALDATZEN BADA, DENA ALDATZEN DA


"Si cambia el clima, lo cambia todo" kanpaina

El Prado Museoa & WWF

Madrilen aste honetan dagoen Klimari buruzko Bilera Nagusia dela eta, El Prado Museoak eta WWF erakundeak kanpaina hau burutu dute.
Bertan, El Prado museoaren maisulan batzuk aukeratu dira, irudikatzen duten sekuentzietan klimaren eragina erakusteko. 
Hona hemen lau artelan horiek aldaketa klimatikoaren eraginpean nolakoak izango liratekeen...


"Felipe IV a caballo" (Diego Velázquez, 1635-1636)


"El quitasol" (Francisco Goya, 1777)


"Niños en la playa" (Joaquín Sorolla, 1910)


"El paso de la laguna Estigia" (Joachim Patinir, 1519-1524)


2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena