2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

URTARRILEKO IRTEERA


Zornotzako Uxarte Sagardotegia

Atzo, "Kalitatea topera" programaren barruan, institutuko ekodelegatuek irteera izan genuen.  

Lehenengoz Zornotzako Uxarte sagardotegira joan ginen.
XVII. mendeko baserri batean kokatuta dago eta jantokia edukiz gain, bertan egiten ditzuzte sagardoa eta sagar-xukua sagardotegiaren inguruan dauden sagarrondoen frutuekin. 
Gainera,  sagar-xukua dastatzeko aukera izan genuen. Zelako goxoa!


Hortik Izurtzara abiatu ginen, bertako baserri bat bisitatzera. 

Produkzio dibersifikatua daukate: txahalak, ardiak (bi motatakoak, latxak, batez ere), oiloak, baratzako produktuak eta ogia.
Bertako ogia eta gazta jan genituen. Zelako onak!










Eta Arrazolan, Anboto mendiaren magalean, oilotegiak bisitatu genituen. 

Oso interesgarria izan zen bertako emakumeak azaldatutakoa, oiloek izan behar dituzten baldintzak kontatu zizkigun eta. (zenbat metro karratu oiloko egon behar den kanpoan eta oilotegian, gaixorik daudenean antibiotikoak erabili beharrean landareak erabiltzen dituztela, nola antolatzen dituzten eraikin bakoitzean,...)



Amaitzeko, aintzinean minerala garraiateko zegoen trenbidea  pasatzen zen lekutik joan ginen, gaur egun paseatzeko leku zoragarria dena. 






Zuhaitz batzuetan mihura (Viscus album) ikusi genuen. Mihura landare parasitoa da eta landare ostalariaren sapa xurgatzen da elikatzeko.




2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

LEIOAKO UNIBERTSITATEA


Arboretumaren planoa (EHU-Leioa)

1. mailako Anatomia ikaleak egun hauetan Leioako Unibertsitatera joan dira bertako "Medikuntza Historiaren Euskal Museoa" bisitatzera.
Horrez gain, arboretuma, Bizkaiko harrien pasealekua eta "bizitzaren basoa" ikusteko aukera izan zuten. 
Arboretuma lorategi botanikoa da, bertako eta kanpoko ekosistemen landareak dituena, harrien pasealekuan Bizkaiko harri ezagunen lagin handiak daude eta bizitzaren basoan unibertsitateari hezkuntzarako emandako gorpuak hilobiratuta daude. 


Ikasleak Bizitzaren basoan






El HOMBRE DESTRUYE EL MEDIO AMBIENTE-BIDEOA


Bideo hau Lur eta Ingurumen zientzietako ikasle batzuek aurkitu dute youtuben. Oso interesgarria da gizakiok gure planetari egiten diogunaz hausnarketa egiteko. 
Ea zer iruditzen zaizuen...

2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

HONDAKIN ORGANIKOAK


Hemendik aurrera hondakin organikoak biltzeari ekingo diogu.

Ontzia sarrerako makinen ondoan jarriko dugu, hamaiketakoaren hondakinak biltzeko.

Kontuan izan honako argibide hauek:

Bota daitezkeenak:

- Barazki, ortuari eta lekale hondarrak
- Fruta-azalak, fruta-hezurrak eta frutitu lehorren azalak
- Pasta eta arroz-hondarrak
- Kafe-hondarrak, kortxozko tapoiak
- Opil, gaileta eta ogi-hondarrak.

Bota ezin daitezkeenak:

- Haragi, arrain eta itsaskien hondarrak
- Arrautza-oskolak, gazta, maskota-janaria
- Olioa edo beste edozein likido
- Zigarrokinak eta hautsontziko hondarrak
- Pixoihalak, kronpresak, gorozkiak
- Xurgagailuak jasotako hondarrak edo garbiketakoak
- Konpost bihurtu ezin den edozein gai
- Plastiko edo erretxinazko tapoiak
- Loreontziko lurra eta turba


2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea

GOROSTIA


Gaur gorosti bat landatu dugu institutuko lorategian, eroritako gereziondoa zegoenaren alboan. 
Hemendik aurrera zaindu beharko dugu eta handitzen ikusi!

Gorostia modu naturalean hazten da gure basoetan eta, gaur egun, mehatxatutako espezien katalogoan dago. Horregatik, gorostiak moztea debekatuta dago eta egiteak isunak eragin ditzake.

Illustration Ilex aquifolium0.jpg

Gorostia (Ilex aquifolium)

Erreinua: Landarea
Ordena: Aquifoliae
Familia: Aquifoliaciae
Generoa: Ilex
Espeziea: Ilex aquifolium