2020(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

ERAIKINEN HARRIAK-3


Guggenheim Museoa

Kareharria


"Lur eta Ingurumen Zientziak" ikasgaia dutenek Deustuko eta inguruko eraikinetan erabili diren harriak ikertu dituzte, bertan ikusi ondoren horri buruzko lana eginez. 

Sarrera honetan lan horiei buruzko hirugarren zatiaren laburpena da.

Botikazar kalea, 17

Granito gorria

Botikazar kalea, 21

Trabertino gorria

Tigrearen etxea (Botikazar kalea, 23-24)

Kareharria

Euskalduna zubia

               

Kareharria

Meliá Hotela

Trabertino gorria


EHUko paraninfoa


Marmola


2020(e)ko azaroaren 22(a), igandea

PLASTIKOAK OZEANOETAN


Plastikoek itsasoetan eragiten duten ondorioei buruzko bideoa.

Askotan bideotean ikusi eta berrietan entzun edo irakurri arren,  ahaztu egiten zaigu Naturari egiten dizkiogun kalteak norainokoak diren...

 

PLASTIKOAK HONDARTZAN


Plastikoei buruzko beste bideoa. 
Itsasoak gure ohituren aurka egiten du, nahiko dela esanez...

 

LEMON


Hona hemen "Lemon" izeneko bideoa, itsas ingurumenaren alde aldarrikatzen duena. Bideok adierazten duen bezala "Munduak amaiera oneko enbaseak behar ditu"!

 

2020(e)ko azaroaren 1(a), igandea

AGENDA 2030

 




Gure Agenda 21 programa aldatuko da, Agenda 2030 deituko da eta ikuspegi integratua hartuko du.

UNESCOk proposatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak landuko dira, grafika honetan agertzen diren 17ak, hain zuzen ere. Logoaren kolore bana dauka Garapen Iraunkorreko helburu bakoitzak, irudi honetqn ikusten dugun bezala:







2020(e)ko urriaren 31(a), larunbata

WONDA TXINPANZEA


Wonda izeneko txinpanzea urteetan bizi izan zen azoka beltz bateko kaiola batean. Jean Goadall primatologoaren taldeak erreskatatu zuenean hilzorian zegoen eta guztiok hilko zela pentsatzen zuten, baina sendatzen joan zen.

Guztiz sendatuta zegoenean Kongoko oihanera eraman zuten bertan libre bizi zedin eta askatu zutenean hauxe gertatu zen. Guztiontzat agur ederra izan zen! 

2020(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

"O QUE ARDE"

 

"O que arde" ("Erretzen dena")

Oliver Laxe (2019)

"O que arde" zinemaldi askotan arrakasta handia izan duen filme galiziarra da. 

Ustezko piromano baten historia kontatzen digu, gartzelatik atera eta gero bere herrira itzultzen dena. Filmeak desagertzeko zorian dagoen herri bizitza bat agerarazi egiten du, Naturari gizakiak egiten dizkion kalteak ikusten direlarik.

Ezin da galdu lehenengo eszena. Izugarria da!  

Hemen daukagu trailerra hobeto ezagutu ahal izateko.


2020(e)ko urriaren 19(a), astelehena

ERAIKINEN HARRIAK-2

 

Aurreko batean esan genuen bezala, Lur eta Ingurumen Zientzien ikasleek Deustu inguruko eraikinetan erabili diren harriak ikertu ditugu. 

Hona hemen lan horren zati bat...

 1) "Hertz" (Francesc Maciá kalea, 13)

 Marmola (Harri metamorfikoa-zuria)

 2) Agirre Lehendakaria Etorbidea, 2. 

 Kareharri beltza

 3) "Nostrum" (Agirre Lehendakaria Etorbidea,2)

 Granito grisa (harri magmatiko plutonikoa)

 4) "Co-point" denda (Agirre Lehendakariaren Etorbidea, 1)

 Rapakivi granitoa

 5) "Muebles La fábrica" ( Agirre Lendakaria Etorbidea, 7-9)

 Granitoa

 6) "Prink" denda izandakoa (Agirre Lehendakaria etorbidea, 11)

 Kareharri grisa fosilekin

 7) "BBVA" (Agirre Lehendakaria Etorbidea, 15)

 Ereñoko kareharria ( Jatorri koralinoa duen kareharria da.Errudista fosilak ditu eta harrobia Ereñon dago, Bizkaian.)

 8) Agirre Lehendakariaren Etorbidea, 13. Ereñoko hareharria.

 9) "Eroski bidaiak" (Agirre Lendakaria Etorbidea, 17)

 Industrian Marmol fantasia deitutakoa, kolore anizduna delako.


10) "Ferretería Deusto" (Agirre Lehendakaria Etorbidea, 25)
Larbikita (Harri igneo plutonikoa)

11) Done Petri eleiza (Done Petri plaza)

Hareharria (Harri sedimentario detritikoa. Bikorren zatiak 2 mm eta 1/16 mm artekoak dira)

12) Deustuko frontoia. (Kareharria eta harreharria)

2020(e)ko urriaren 8(a), osteguna

EKODELEGATUEN BILERA

 

Ekodelegatu berrien bilera izan dugu gaur. 
Denok ez gara izan eta gela batzuetan oraindik ez daukate ordezkaririk. 

Blog honetan gure ekintzen berri izango duzue eta norbaitek Agenda 2030eko taldean parte hartu nahiko balu gurekin jar daiteke kontaktuan, noski!.

KABIA

 


Eta saguzarra dagoen hormaren aurrean, Telefónicaren kutxaren gainean, txori baten kabia ikus dezakegu. Baina bertan ez dugu txoririk ikusten...

INSTITUTUKO SAGUZARRA


Patiora ateratzeko atearen ondoan sorpresa bat izan dugu. Bertan saguzar bat ikus dezakegu burutik behera horman eskegita.

Erraz ikusteko moduan dago, baina ez uxatu!

 

2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ONDDOEN GARAIA


Institutuko sarrera ondoan dagoen belardi horretan sorpresa bat aurkitu dugu gaur, bertan onddo pilo daude eta.
Norbaitek daki zein espezietakoak diren?
 

Jadanik esan digute zein espezietakoak diren: Makalen zizak (Clycocybe agerita), eta jangarriak omen dira. 


DEUSTU INGURUKO ERAIKINEN HARRIAK



Lur eta Ingurumen Zientzien ikasleek Deustu eta inguruko eraikinen harriak ikertzen ari gara klaseko lan bat egiteko. 

Guggenheim ondoan egon gara bertan erabilitako harriak ikusi ahal izateko. 
Laster gure lanaren berri emango dugu blog honetan... 


 

2020(e)ko irailaren 3(a), osteguna

MEDITERRÁNEAMENTE-2


"Mediterráneamente-Acto III: compromiso"


Hona hemen "Mediterránemante" saileko hirugarren iragarkia, garagardo baten promozioa eginez gain, ingurumenaren defentsa aldarrikatzen duena. 

Beste biak bezain ederra, benetan!


2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

UDABERRIA LORATEGIAN


COVID-19 birusaren pandemia dela eta, ezin izan dugu institutura joan eta ezin izan ditugu landareak ureztatu. Hala ere, suertea izan dugu  noizean behin euria egin duelako.

Landatu genituen arrosadiak eta geranioak loratuta daude eta landatutako Konstantinoplako arkaziak eta pagadiak hostoekin ditugu. Hartu genituen bi haritz txikiak ere ederto daude.