2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

BILBOKO ERAZTUN BERDEA

Hona hemen oporretarako ideia: Bilboko eraztun berdean zehar irteera bat egitea.

Eraztun berdearen helburua  Bilboko baso-parkeak eta hiri-parkeak elkartzea da, guztira 71 Km-ko ibilbidea osotuz.

Loturan daukagu ibilbide luzeari eta laburrei buruzko informazioa.

2021ERAKO DEBEKATUTAKO PLASTIKOAK

Erlazionatutako irudia

2021ean plastikozko platerak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak eta lastotxoak debekatuta egongo dira Europako Batasunaren arau berria adierazten duen bezala. Orokorrean, behin baino erabiltzen ez diren produktuak dira eta hondartzetan metatzen diren hondakinen %70 inguru dira.

informazio gehiago eitb-ren lotura honetan.

2018(e)ko azaroaren 9(a), ostirala

LORATEGIAREN BERRIAK


Landare batzuk jarri dira lorategian, haien artean ingurua alaitzen dituzten loredunak. Landare batzuen behin betiko lekua topatu behar da, hala ere...





Bestaldetik, Goossens jauregiaren ondoan zegoen gereziondo bat erori egin zenez, ebaki behar izan dute. Beste zuhaitzaren bat landatu beharko genuke?





2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea

ALUMINIOZKO PAPERA


Alumiozko papera non bota behar den galdetu digute, eta erantzuna hauxe da: ontzi horira!


Informazio gehiago behar izanez gero, hemen daukazuen loturan irakur daiteke:



2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena

ZUMAIAKO FLYSCHA


Ostiralean "Lur eta ingurumenaren zientziak" irakasgaia dugunok Zumaiako flyscha ezagutzera joan ginen, Benetan interesgarria gertatu zen irteera.
Algorri interpretazio-zentruan geoparkearen historia geologikoa azaldu ziguten, horri buruzko bideoa ikusi ondoren, begiralearekin batera zentrua bisitatuz.
Ondoren, kostarekiko paraleloan, itsasuntziz txangoa egin genuen, bertatik harrien azaleramenduak ikusi ahal izateko, inguruaren 100 milioi urteko historia kontatzen dituzten harriak, hain zuzen ere.
Amaitzeko, flyscha itsaslabarretik ikusteko aukera izan genuen, dinosauruak eta ammonitak desagertarazi zuen meteoritoaren hondakinak dituen estratoa barne!



























Zumaiara joan baino lehenago bideo hau ikusi genuen. Bertan,  surfalari batek biotopo babestu hau plastikoz beteta zegoela salatu nahi zuen... 
Hau ikusita, boltsak eraman genituen  gure neurrian plastikoak jasotzeko, baina azkenean ez ginen bertara jeitsi. Hurrengoan izango da!


2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

TXIKLEAK


Zer egin txikleekin? Birziklatu daitezke? Zein ontzitara bota behar ditugu?

Nahiz eta herrialde batzuetan txikleak jaso eta birziklatu, argazkietan ikusten den bezala, gure herrian ez dira birziklatzen. Ez daukagu beste erremediorik: zakarrontzira bota!

Gai honi buruzko informazioa lotura hauetan kontsulta daiteke:





2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

EKODELEGATUAK


Atzo ekodelegatuen bilera izan genuen ikasturteari hasiera emateko asmoz.
Lan egiteko eta zuon iradokizunak kontuan hartzeko prest gaude!

Guretariko batzuk falta ziren, baina hurrengo bileran guztiok egongo garela itxaroten dugu...