2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

HARITZAK


Lorategiko haritzaren azpian ezkur pilo zeuden ikasturte hasieran. Haietariko batzuk hartu genituen klaseetan ezkur bana ereiteko. Haietatik haritz batzuk atera dira eta etxera eraman dituzte nahi izan duten ikasleek. 

Baina lorategian utzitako ezkurrak egon direnez, gaur egun gure haritzaren azpian haritz txiki asko ditugu. Baso batean gaudela ematen du!






2020(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

KAFE MAKINA


Edari beroen makina institutuko sarreran daukagu. 
Kontua da orain arte plastikozko edalontziak ematen zituela eta, plastikoen erabilera gutxitu nahi dugunez, hemendik aurrera edalontzi konpostagarriak zerbituko ditu. 


Kafea edan ondoren edalontzi konpostagarria ondoan dagoen hondakin organikoen ontzira bota, mesedez.