2019(e)ko martxoaren 23(a), larunbata

AUKERATUTAKO KARTELAK


Zarataren gaia dela eta aurkeztu ziren kartelen artean honako lau hauek aukeratu ziren eta kopia bana jarri egin da institutuko solairu bakoitzean.

Ea konzientzatzeko baliogarriak diren...







2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

LANDARE BERRIAK INSTITUTUAN



Atzo ekodelegatuek landaketa berria egin zuten institutuko lorategian. Landare aromatikoak ditugu masta dagoen aldean...
Mendak, labandak eta berbena limousainak ditugu hemendik aurrera. 

Horrez gain, ekodelegatuek  lore bana eraman  dute klasera, bertan edukitzeko eta zaintzeko, noski!




Menda (Menta viridis)


Labanda (Lavandula angustifolia)


Berbena limousain (Aloysa citrodiora)


EZ AHAZTU BIRZIKLAPENA!



Azkenaldi honetan hondakinen bilketa sailkatzeko ohituran lasaitu egin garela konturatu gara.

Badakizu... Ez ahaztu hondakinak dagozkien ontzietara botatzen!

Hemen dituzue gaiari buruzko iragarkiak. Interesgarriak eta, batzutan, barregarriak dira, ez da?






2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

ZARATARI BURUZKO KARTELAK


"Lur eta ingurumen zientziak" lantzen dituztenek zarata saihesteko neurriak aurkezten dituzten kartelak diseinatu dituzte. 
Zein duzu gustukoen?